imagen del curso
  • Antolatzailea: Kultur Etxeak
  • Lekua: Arizko Dorretxea
  • Hizkuntza: Euskara
  • Publikoa: Gazteak

2026-2027 Marrazketa eta ilustrazioa

Marrazketako, testuak ilustratzeko, ideietako edo ereduetako ariketa praktikoen bidez, hainbat teknika artistiko jarriko ditugu praktikan: arkatzez egindako marrazketa, argizariak, akuarela, zianotipia, collagea… Marrazketa-teknika guztiek hamaika aukera dituzte, eta tailerrean zehar aukera ugari aztertuko ditugu.

Ariketak egiten gozatzen dugun bitartean, sormena eta adierazpen-gaitasunak garatuko ditugu, eta, aldi berean, modu natural eta progresiboan barneratuko ditugu konposizioa, perspektiba, enkoadraketa, proportzioa eta antzeko kontzeptuak.

Talde-tailerra da, baina arreta pertsonalizatua da ikasle bakoitzarentzat, eta, beraz, ikasle guztiek beren erritmoan eta beren interes eta gaitasunen arabera garatzen dituzte gaitasunak.

Nori zuzendua? 2014-2020 bitartean jaioak

Ezaugarri orokorrak

  • Hasiera data: 01/10/2026
  • Bukaera data: 10/06/2027
  • Ordutegia: osteguna: 17:30 - 19:30

Plazak

  • Leku kopurua: 12

Tarifak

  • IKASTURTEKO PREZIOA 94,6 €

Izen-emate data

  • Hasiera data: 04/09/2026
  • Bukaera data: 22/09/2026