Artisau-koadernaketa sortzailea:
Koadernaketa sortzailearen alorreko proiektu egingarrietan zeharreko ibilbidea egingo dugu, eta zenbait mozte- eta toleste-teknika eta puntada-mota landuko ditugu. Ikasle bakoitzak bere ukituarekin aberastuko ditu bere sorkuntzak, eta oharretarako koadernoak, liburuak eta oroimen paregabeak egingo ditu -dibertigarria da horrelako koadernoak egitea, eta opari polita ere badira-.
Dagoeneko koadernatzen ibilia bazara nahiz hasiberria bazara, animatu eta ezagutu mundu liluragarri hori, hainbeste aukera ematen dituena. Paper-tonu desberdinak ere lortuko ditugu, teknika naturalak erabiliz. Nork bere koadernaketak sortuko ditu, gertu-gertuko laguntzarekin. Giro lasaian, taldean aritzearen eta eskuz sortzearen plazeraz gozatuko dugu. Ez da beharrezkoa aurretiaz koadernaketari buruzko ezagutzarik izatea.
Nori zuzendua? +18 (2008an edo leheango jaioak).