Tailer honetan, haurrek eta gazteek sukaldaritza sortzailearen munduan murgiltzeko aukera izango dute, modu praktiko, ludiko eta parte-hartzailean. Saioetan zehar, hainbat elaborazio prestatuko dira, oinarrizko gozogintza-teknikak ikasiz eta osagai desberdinak ezagutuz.
Jardueraren bidez, sormena, autonomía eta koordinazioa landuko dira, betiere esperimentaziotik eta gozamenetik abiatuta. Parte-hartzaileek dekorazio teknikak probatuko dituzte, koloreekin, formeekin eta zaporeekin jolastuz, beren elaborazioei ukitu pertsonala emanez.
Tailerra giro atsegin eta hurbilean garatuko da, talde-lana, parte-hartzea eta elkarrekintza sustatuz. Gainera, sukaldaritzarekiko interesa pizteaz gain, prozesu osoan zehar pazientzia, arreta eta sormen artistikoa garatzeko aukera eskainiko du.
Nori zuzendua? 2014-2022 bitartean jaioak.