Antzerki Tailerra
Eszenan egoten ikasteko interesa duen edonorentzat. Eszenatzat ez dugu soilik ulertu behar musikari edo aktore baten lana garatzen den lekua; bertan, gure eguneroko bizitzan betetzen dugun espazio publikoa ere sartuko dugu. Azken hori laneko esparrua edo pertsonala izan.
Lehenik eta behin, aktore-lanaren alderdirik garrantzitsuenetako bat garatuko dugu, agertoki batera igotzen den edozein pertsonarentzako ere ezinbestekoa dena: ENTZUTEA. Horrek lagunduko digu, besteak beste, norberaren baliabideak optimizatu, energia bideratu, aurreiritziei muga jarri eta jolasa sormen-tresna gisa erabiltzen.
Beherapenak:
Izena-eman aurretik irakurri Informazio orokorra dokumentua