Metodologia ikuspuntu aktibo, bizipenezko eta parte-hartzailean oinarritzen da, eta jolasa baliatzen du ikasteko motor gisa. Umeek zuzenean jardunez ikasiko dute, batez ere: gorputzarekin, ahotsarekin, erritmoarekin, entzutearekin eta imitazioarekin. Aintzat hartuko dugu familien parte-hartze aktiboa saio guztietan, horrek umeei konfiantza handia ematen die-eta.
Jarduerak laburrak, askotarikoak eta taldearen arreta-mailaren araberakoak izango dira, saioak dinamikoagoak eta entretenigarriagoak izan daitezen. Horrekin batera, perkusio-tresna txikiak erabiliko ditugu (marakak, klabeak, triangeluak, kaxa txinatarra…), eta eskuz maneiatzeko materiala ere bai; gainera, mugimendua, soinua eta ahotsa libreki arakatzeko aukera egongo da.
.- astelehenak 18:00-19:00
.- 2022 eta 2024 bitartean jaoiak
.-Urriaren 5etik abenduaren 21era
.- plazak: 12
.- Beherapenak: