Indarkeriak fenomeno konplexuak dira, ikuspegi sinplistetatik aldentzea eta feminismotik eta modu intersekzionalean heltzea eskatzen dutenak. Hala ere, beren horretan diraute emakumeei «biktima idealaren» eredura egokitzea edo indarkeriaren aurrean nola jokatu zuten justifikatzea eskatzen dieten estereotipo eta iritziek. Gogoeta egingo dugu alborapen horiei buruz, arau sozialen eraginari buruz eta komunitateak kalteen aitortzan eta bizirauteko estrategietan duen rolari buruz.