Patas Arriba hausnarketarako gune bihurtu da, geure buruaz eta partekatzen ditugun bizitzaren istripuez barre egiteko: feminismoa, aniztasuna, osasun emozionala, amatasuna… Gai sozialak ere astintzen ditu obrak, hala nola poliamodioa edo arrazismoa, besteak beste.
Lotsagabea eta barrez lehertzeko modukoa, bihotzari eta espiritu kritikoari tiraka aritzen da, bere bi pertsonaien arteko aliantzaren bidez: 50 urterekin terapia mota guztietatik pasatu den eta ezer ulertu gabe jarraitzen duen emakumea, eta genero ez-bitarreko pianista bertutetsua, hitz egin gabe ere dena esaten duena. Hankaz gora jarriko dugu dena!
Zuzendariak: Gemma Almagro eta Izaskun Barbàríe