Elkarrekin margotuz, ahaldundu egiten gara, gure autoestimua sendotzen dugu, eta emakumeok artearen sorkuntzan dugun funtsezko zereginari balioa ematen diogu.
Tailer honen helburua da hitzetatik ekintzetara igarotzea eta gure talentua bultzatzea, barruan daramatzagun artistak elikatu eta haiei ahotsa emango dieten prozesu sortzaile kontziente eta kolektiboen bidez.
Urtarrilean eta otsailean zehar, tailerraren emaitzak ikusgai egongo dira, Marienean.