Emakumeen gorputzaren gainean patriarkatuaren logikak eta indarkeria matxistak proiektatzen dira. Horrek munduan bizitzeko eta geure buruarekin erlazionatzeko dugun modua baldintzatzen du.
Tailer honek begirada feminista batetik gorputzarekin birkonektatzeko bizipen-prozesua proposatzen du, mugimendua, arnasketa, ahotsa, musika eta sormena erabiliz, sororitate eta elkar zaintzarako espazio batean.
*Ez da behar aldez aurreko esperientziarik, arropa erosoa eta prozesuaz gozatzeko gogoa baino ez.