Osasun mentalari eta generoari buruzko tailerra.
Zer da eromena? Zer dira genero-estereotipoak? Zer harreman dago estereotipo horien eta osasun mentalaren artean?
Tailer honetan, ezinegon psikikoei buruzko aurreiritzien gain hausnartuko dugu. Tailer teorikoa izango da, parte-hartzaileen ahotsak kontuan hartuz ezagutza eraikitzea xede izango duena.
*Ez da terapia talde-bat, hausnarketa egiteko tailerra baizik.