imagen del curso
  • Marienea
  • Gaztelania
  • Publiko guztiak

PODCAST ZIKLOA: KAPITALAK SORTUTAKO BEHARRA: TURISTIFIKAZIOA

Eztabaidatzea, aztertzea, sakontzea, gogoetatzea, eztabaida feministak gizarteratzea... Podcastak iritsi dira Marieneara ere, eta, ikasturte honetan, hiru egingo ditugu:

KAPITALAK SORTUTAKO BEHARRA: TURISTIFIKAZIOA

Hizlariak: Anna Pacheco, Ana Geranios, AZET Etxebizitza Sindikatua, Sukar horia

Bidaiatzen dugula ikusarazteko bidaiatzen dugu? Turismoaren negozioak esplotazioa, biztanleriaren desplazamenduak, kolonialismoa, inpaktu ekologiko masiboa, hiri eta herrien saturazioa, eta etxebizitza faltan egotea eta garestitzea dakartza. Ikuspuntu feminista batetik hausnartuko dugu, elkarrekin eta hainbat ikuspegitatik, dugun rolari buruz.

Ezaugarri Orokorrak

  • Hasiera Data: 2027/04/29
  • Amaiera Data: 2027/04/29
  • Ordutegia:
    • osteguna 18:00etatik 20:00etara

Tarifak

  • Matrikula:  0 €