«Behin eta Berriro» indarkeria matxistaz sentsibilizatzeko eta prebenitzeko proiektua da.
Egokitutako instalazio baten bidez, eguneroko bizitzako uneak ikusteko eta indarkeria matxistaren alorreko egoera desberdinetatik igarotzeko hainbat eszenatoki bisitatzen lagunduko dizugu.
Ausartuko zara?
Indarkeria matxistari aurre egin nahi diozu?
Historia aldatuko dugu?
Jardueraren iraupena: 45 min. Lekua: Marienea-Basauriko Emakumeen Etxea. Parte hartzeko gutxieneko adina: 15 urte
Gehienez 10 laguneko taldeentzako pase pribatuak, kontaktatu eta data bat adosten dugu martxoaren 14tik 31ra: 946 124 100 edo marienea@basauri.eus