Egilea: Carolina Zuluaga
Datak: azaroaren 2tik abenduaren 23ra
Aurkezpena eta bisita gidatua azaroaren 10ean, 18:00etan, Marienean.
GAZTELANIAZ
Travesía tintaz eta kolorez ehundutako mapa emozionala da. Artistak emakume baten bizitza markatzen duten indarkeria ezberdinen ibilbidea egiten du: haurtzarotik hasita, indarkeria matxistatik igarota, behartutako erbesteratzeraino. Baina berreraikitze baten istorioa ere bada.
Erakusketa honek ez du isiltasunik eskatzen. Hausnarketa eta elkarrizketa eskatzen ditu.
Indarkeriari aurrez aurre begiratzera gonbidatzen du, espazio seguru honen barruan boterea erauzteko. Denon artean eutsi egingo duen sarea ehuntzeko; lehen beldurra egon zen tokian ahotsa altxatzeko; hormak salaketa, memoria eta indar kolektibo bihurtzeko.