imagen del curso
  • ZirtZart Basauri
  • Euskara
  • Gazteak

Aisialdirako begirale ikastaroa

Basauriko Udalak, ZirtZart-en bitartez, aisialdirako begirale ikastaroa egiteko aukera eskainiko die Basauriko gazteei. Interesdunek, herrian erroldatua egoteaz gain, gutxienez, 18 urte izan beharko dituzte, eta 2009ko ekainaren 30a baino lehen jaiotakoak ere onartuko dira.

Atal teorikoa 2026ko irailaren 19tik 2027ko martxoaren 13ra bitartean burutuko da ZirtZart Basauriren lokalean ondorengo ordutegian: larunbatetan 10:00-18:30. Epe horren barne badago ere hiru asteburuko egonaldia aterpe baten. Ondoren, parte hartzaileek, era boluntarioan, aisialdi talde batean edota udaleku batean 160 ordutako praktikak egin beharko dituzte. Behin ikasturtea amaituta, ikasleek “Aisialdirako Begirale” titulua lortuko dute, Eusko Jaurlaritzak homologatzen duena.

Ikastaroa euskaraz izango da, eta gutxieneko hizkuntza gaitasuna eskatuko da ikastaroa egiteko, hau da, sesio teorikoak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gaitasuna.

Plaza kopuru mugatua dago, eta ikastaroan parte hartzen dutenek 170 euroko matrikula ordaindu beharko dute (% 40ko deskontua izango dute ZirtZarteko bazkideek, eta % 20koa Gazte Txartela dutenek). Plaza guztiak bete ezean, Basaurin ez erroldatuek parte hartu ahal izango dute, horientzako kuota 300 eurokoa izanik.

Formatzaileak: Gaztetxo Eskola

Plazak

  • Leku kopurua: 25
  • Betetako lekuak: 0
  • Itxaron zerrendan pertsona kopurua: 0

Ezaugarri Orokorrak

  • Hasiera Data: 19/09/2026
  • Amaiera Data: 13/03/2027
  • Ordutegia: sábado De: 10:00 a 18:30

Tarifak

  • Empadronados 170 €
  • No empadronados 300 €
  • GAZTE TXARTELA 136 €
  • Soci@s ZirtZart 102 €

Izen-emate data

  • Hasiera data: 14/07/2026
  • Bukaera data: 02/09/2026
Izena eman