ZirtZart Basaurik «Adimen emozionala eta harreman osasuntsuak» prestakuntza-ekintzan parte hartzeko aukera eskainiko die 16 eta 25 urte bitarteko gazte basauriarrei.
Proposamen horren helburua da parte-hartzaileei prestakuntza eta bizipenak uztartzen dituen gune bat eskaintzea, beren harremanei buruz hausnartu ahal izan dezaten eta harreman osasungarriagoak, kontzienteagoak eta errespetuzkoagoak sustatzeko beharrezkoak diren gaitasun emozionalak eta komunikatiboak indartu ditzaten.
Landuko diren edukiak:
1. blokea. Adimen emozionala
2. blokea. Komunikazioa eta loturak
3. blokea. Harreman osasungarriak
Ikastaroa urriaren 22an hasiko da, eta ostegunero egingo da, abenduaren 10era arte, 18:30etik 20:00etara.