Aisialdiko begirañe ikastaroa.Interesdunek, herrian erroldatua egoteaz gain, gutxienez, 18 urte izan beharko dituzte, eta 2009ko ekainaren 30a baino lehen jaiotakoak ere onartuko dira.
Atal teorikoa 2026ko irailaren 19tik 2027ko martxoaren 13ra bitartean burutuko da ZirtZart Basauriren lokalean ondorengo ordutegian: larunbatetan 10:00-18:30. Epe horren barne badago ere hiru asteburuko egonaldia aterpe baten. Ondoren, parte hartzaileek, era boluntarioan, aisialdi talde batean edota udaleku batean 160 ordutako praktikak egin beharko dituzte. Behin ikasturtea amaituta, ikasleek “Aisialdirako Begirale” titulua lortuko dute, Eusko Jaurlaritzak homologatzen duena.
Ikastaroa euskaraz izango da