Urriaren 22an jarriko dira abian Basauriko Udalak, ZirtZart Gazte Zerbitzuaren bitartez, urtero eskaintzen dituen musika-tresnen formakuntza ikastaroak. Aurreko urteetako eskaria eta ibilbidea kontuan hartuta, lau diziplina eskaintzen dira: kantua, gitarra, baxua eta bateria. Eskaintza osoa musika-taldeak sortzera bideratuta dago; beraz, musika-tresna bakoitza indibidualki jotzeaz gain, taldeko gainerako musika-tresnekiko elkarreragina ere landuko da.
Ikastaroak 2026eko urriaren 22an hasi, eta 2027ko maiatzaren 20ra arte luzatuko dira, Gabonetan eta Aste Santuan izan ezik. Klaseak ostegun arratsaldez izango dira, Basauriko Basozelai Gizarte Etxean, 17:45etik 18:45era. Musika irakasten esperientzia handia duten irakasleek gidatuko dute trebakuntza eskaintza hau.